Abian da Uztaila Jolasean udaleku irekia

Uztaila Jolasen kanpaldiko lehen txanda. (Argazkia: Uztaila Jolasean)

Atzo, uztailak 1, 2019ko Uztaila Jolaseanen lehenengo txandari eman zioten hasiera.

HH3 eta HH4ko neska-mutilek txandaren aurkezpena izan zuten. Mahai jolas handi batean ibiliko dira bi aste hauetan eta bertan aurrera joateko, talde bakoitzak bere fitxak egin zituen. HH5 eta LH1ekoak lanbideen munduan sartu ziren eta LH2 eta LH6koek munduan zehar egin zuten bidaia. Opilak jan ondoren, jolasean ibili ziren. Bukaeran, kamiseta berriak jantzita joan ziren etxera.

Ikusi argazki guztiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide