Igor Zubeldia, Europako 21 urtez azpiko txapeldun

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 1a, 09:00
Igor Zubeldia, ezkerrean, Mikel Oiarzabal eta Mikel Merino Realeko taldekideekin batera. (Argazkia: Mikel Oiarzabal)

Igor Zubeldiak Europako 21 urtez azpiko txapelketa irabazi zuen atzo, igandea, Italian. Minuturik ez zuen izan finalean, baina taldeak bi eta bat menderatu zuen Espainiako selekzioak Alemania.

Igor Zubeldia futbol jokalari azkoitiarra Europako txapelduna da. Atzo Udineko (Italia) Friuli estadioan jokatu zuen finala Espainiako selekzioak Alemaniaren aurka, eta bi eta bat irabazi zuten. Jokalari azkoitiarrak hamaikakoan hasi zuen txapelketa, baina ondoren minutu gutxi izan ditu. Ez zuen finalean parte hartzerik izan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide