70 lagun inguru Kontzejupeko xake txapelketan

Gaur, igandea, XXXVII. Azkoitiko Hiria Txapelketa eta Joxe Azkueren omenezko VIII. Memoriala jokatu dute 70 lagun inguruk, Kontzejupean.

10:00etan hasi da txapelketa. Mikel Almanza nazioarteko epaileak zuzenduta, lau jokalariz osatutako 17 taldek parte hartu dute lehian, eta bost minutuko 17 txanda jokatu dituzte. Anaitasuna Kakute Xake taldeko hiru taldek parte hartu dute lehian. Abadiño, Barakaldo, Villabona, Eibar, Elkano Getaria, Emakume Xakelariak, Fomento, Hondarribia-Marlaxka, Liendo, Martintxo, Santurtzi, Zornotza, Zuri Baltza eta Xaputarrak taldeak izan dira gainerakoak. Joxe Azkue klubeko lehendakariordea zenari ere egin diote omenaldia.

Anaitasuna Kakute Xake Taldeak hirugarren postuan amaitu zuen txapelketa. Errenteriak zazpigarren aldiz irabazi zuen. 57 puntu batu zituzten. Abadiño 2,5 puntura gelditu zen eta azkoitiarrak hirugarrenak izan ziren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide