Maila handia XLIX. Azkoitiko Txikito Pilota Txapelketako finaletan

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 29a, 13:18

Gaur, zapatua, XLIX. Azkoitiko Txikito Pilota Txapelketako finalak jokatu dituzte Gurea pilotalekuan.

Guztira 60 neska-mutilek parte hartu dute aurtengo txapelketan. «Parte hartze handia» dela azpimarratu dute antolatzaileek. 8 urtekoen, 9-10 urtekoen eta 11-12 urtekoen finalak jokatu dituzte Gurea pilotalekuan, 10:30etik aurrera; guztira hiru final jokatu dituzte. Hona hemen hiru finaletako emaitzak:

8 urteko mutilak

Iuri Valle eta Unax Oteiza 16-15 Yaret Romero eta Ibai Etxeberria

9-10 urteko neska-mutilak

  • Iker Beristain eta Julen Etxaniz 16-9 Oier Juaristi eta Urtzi Segurola

11-12 urteko neska mutilak

  • Axier Uranga eta Denis Galarza 16-12 Haritz Aranguren eta Joritz Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide