'Txikia IV.a' aizkolariak Iker Vicente menderatu du Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 27a, 17:56
Julen Alberdi 'Txikia IV.a'. (Argazkia: Ibon Errazu)

Julen Alberdi 'Txikia IV.a' aizkolari azkoitiarrak bi minutu eta hamazazpi segundoko aldeagatik irabazi dio Iker Vicenteri, Hernanin.

Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligako lehen jardunaldia jokatu dute Julen Alberdi aizkolari azkoitiarrak eta egungo Urrezko Aizkolarien Banakako txapelduna den Iker Vicentek, Hernanin. 'Txikia'-k bi minutu eta hamazazpi segundoko aldeagatik irabazi dio aizkolari nafarrari, eta bi puntu batu ditu. Vicente gaurko galtzaileak puntu bat batu du.

Kolpeka, erlojuaren aurka, zutik, abiadura proban eta lan erdira aritu dira bi aizkolariak, Hernanin. Abiadura proban ez, baina gainerako modalitate guztietan azkoitiarrak nafarrak baino denbora hobea egin du. Hona hemen bi aizkolarien denborak:

Julen Alberdi 'Txikia IV.a' (Guztira, 18 minutu eta 54 segundo)

  • Kolpeka (45"-ko enbor bat): 31 segundo
  • Erlojuaren aurka (45"-ko enbor bat): Minutu bat
  • Zutik (45"-ko enbor bat): Minutu bat eta 56 segundo
  • Abiadura proban (65"-ko enbor bat): 3 minutu eta 33 segundo
  • Lan erdira (60"-ko lau enbor): 11 minutu eta 54 segundo

Iker Vicente (Guztira, 21 minutu eta 11 segundo)

  • Kolpeka (45"-ko enbor bat): 39 segundo
  • Erlojuaren aurka (45"-ko enbor bat): Minutu bat eta 26 segundo
  • Zutik (45"-ko enbor bat): 2 minutu eta 14 segundo
  • Abiadura proban (65"-ko enbor bat): 2 minutu eta 54 segundo
  • Lan erdira (60"-ko lau enbor): 13 minutu eta 58 segundo

Alberdik hurrengo jardunaldia abuztuaren 15ean izango da, Amurrion (Araba). Ruben Saralegiren aurka aritu beharko du. Jardunaldia irabazten duen bakoitzak bi puntu jasoko ditu eta galtzaileak bat. Jardunaldi guztiak amaitutakoan, puntu gehien dituzten hiru aizkolariak sailkatuko dira irailaren 12an edo 13an jokatuko diren finalera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide