Xabier Lozano, ETB1eko 'Ur handitan' saioko protagonista

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 26a, 11:39
Xabier Lozano Pajuelo, elkarrizketan.

Xabier Lozano (Azkoitia, 1994) Azpeitiko bizilaguna protagonistetako bat izan zen atzo, asteartea, ETB1eko 'Ur handitan' telebista saioan. Homosexualitatea, bisexualitatea, transexualitatea, queer kolektiboa eta abar izan zituzten hizpide 'Harro' izena hartu zuen programan.

Xabier Madariaga saioko aurkezlea aniztasun sexualaren erakusle diren euskal gazte batzuen bizipenak jaso zituen eta protagonista horietako bat izan zen Xabier Lozano, gizon transexuala. «Gainerakoek ulertu arte gizon transexuala naizela, hitz horiek oso zama handia suposatu dute nire bizitzan; behin ulertuta ez du zamarik izan», azaldu du Lozanok kameren aurrean. Ikusi saioa osorik, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide