Bardozeko hilketa matxista salatu dute dozenaka herritarrek

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 26a, 19:11
Dozenaka lagun bildu dira elkarretaratzean.

Sostenipe talde feministak deituta, dozenaka lagun elkartu dira gaur herriko plazan izan den elkarretaratzean, atzo Bardozen (Lapurdi) ustez izandako erailketa matxista gaitzesteko. «Erasorik ez erantzunik gabe. Emakumeok autodefentsa feminista» lelopean salatu dute erasoa bertaratutakoek.

«Ozen eta argi esan nahi dugu bat erasotzen duten bakoitzean guztiok izango gaituztela aurrean», azaldu dute talde feministatik. Bardozeko hilketa atzo, asteartea, gertatu zen. Adineko bikote bat hilik aurkitu zuten Bardozeko etxe batean. Poliziaren hipotesi nagusia da gizonak emaztea hil zuela, eta bere buruaz beste egin, tiroz; gizonak 90 urte zituen, eta emakumeak, 72.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide