Datorren ikasturterako izen ematea ireki du Oteiza Pilota Kirol Elkarteak

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 26a, 13:17

Oteiza Pilota Kirol Elkarteak ireki du 2019/20 ikasturterako izena emateko epea.

Zazpi urte edo gehiago dituzten neska-mutilentzako deialdia irekita dago, hau da, 2012. urtean edo lehenago jaiotakoentzat. Ikasle kopuruaren arabera, astean bi entrenamendu egingo dira; ikasleen arabera zehaztuko dira asteko bi entrenamendu egunak. Jakina dena da, zazpi eta zortzi urteko neska mutilen lan saioak astelehenetan eta asteazkenetan izango direla, 17:00etatik 18:00etara.

Izen ematea

Izena eman nahi duenak uztailaren 20ra arteko epea du. 667 50 39 18 telefono zenbakira whatsapp bat bidali edo azkoitiotepilota@hotmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzi beharko da ondorengo informazioa zehaztuz:

- Ikaslearen izen-abizenak.

- Ikaslearen jaiotza data.

- Guraso edo arduradun baten izen-abizenak.

- Astean entrenamendu batera edo bitara joango den zehaztu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide