Bukatu dira Elosuko Otabak

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 25a, 11:51

Elosu auzoan Otaba jaiak agurtu zituzten atzo, Otaba Txiki egunarekin. Joan den zapatuan, ekainak 22, auzotarrek botatako txupinazoarekin eman zioten hasiera jaiei, eta hiru egunetako festaren ondoren, atzo bukatu ziren Otabak.

Otaba Txiki egunez, gauean Laja II.a eta Lutxurdio trikitilariekin triki-potea egin zuten, eta afalostean erromeria izan zen trikitilariek lagunduta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide