Martirieta eta Urrategi auzoetako baserri bideak konpontzen hasiko dira

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 25a, 10:03
Martirieta eta Urrategi auzoetako baserri bideak konponduko ditu Udalak.

Martirieta eta Urrategi auzoetako baserri bideen konponketa lanei aste honetan bertan ekingo zaie. Udalak 199.511,26 (BEZ barne) euroko aurrekontua bideratuko du lanetara.

Aurreikuspenen arabera, lanek hilabete inguruko iraupena izango dute eta esku-hartze ezberdinak gauzatuko dira: asfaltoa berritu edota harri-lubetak eraiki, besteak beste.

Martirieta auzoko Mendizabal eta Amusategi baserriei eta Urrategiko Euzkitza eta Olaran etxeei eragiten diete lanek.

Aurreko lau urteetan Udalak 600.000 euro inbertitu zituen baserri bideak konpontzen eta «ildo horretan, ahalegina egiten jarraitzeko asmoa» duela jakinarazi du Udalak, «oraingoz baserritarren eskaera nagusia errepideak konpontzearena delako».

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide