Giro alaia nagusi Aittolako Otaba jaietan

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 24a, 08:32

Atzo, igandea, Otaba jaiak ospatu zituzten Aittolan. Meza, bertsolariak eta trikitilariak izan ziren nagusi ehunka lagun mugitu zituen jaian.

12:30ean, meza egin zuten gurutzean. Ondoren, pintxoak eskaini zituzten eta Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio bertsolariek bertso-saioa egin zuten. Handik festa Aittola Zar etxera pasa zen; Izer eta Alabier trikitilariek alaitu zuten auzoa. 14:00etan, bazkaria egin zuten Aittola Zar etxean. Bazkalostean, bertso saioa eta erromeria izan ziren pizgarri, iluntzera arte. Euskal Herriko toki gutxitan bezala, mandioko edo ganbarako erromeria egin zuten Izer eta Alabier trikitilariek girotuta. Urtero mantentzen dute Aittola zaharren mandioko erromeria. Erromeri zaleek eta dantzariek hori eskertu eta ez zuten hutsik egin hitzorduan.

Argazkiak: Ibon Errazu Uria

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide