Gau magikoan murgildu dira azkoitiarrak

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 23a, 23:16

San Joan egunari ongietorria eman diote hainbat azkoitiarrek suaren inguruan dantzatuz. Anaitasuna Kakute Xake Taldeko eta Iraurgi Abesbatzako kideek izan dute Balda plazako sua pizteko ohorea, Azkoitiko Udalak euren 40 urteko ibilbidean egindako lan boluntarioa eskertu nahi izan dielako. Bi taldeetako ordezkariek hartu dituzte sua pizteko zuziak, Javier Zubizarreta alkatearekin eta Sonia Vazquez Kultura zinegotziarekin batera.

San Joan bezperako festari hasiera emateko, Azkoitiko Musika Bandak, Iraurgi abesbatzak eta parrokiko abesbatzak Azkoitia abestia eskaini dute. Horren ondoren, beste hainbat kanta ere jo dituzte. 

Sua baretu denean, berriz, Sahatsa dantza taldeak bete du plaza. San Joan zortzikoaAgurra eta fandango bat dantzatu dituzte. Bukatzeko, Bizkargi musika eta dantza eskolak antolatuta, Zatoz dantzara, Balda Plazara erromeria izan da, Aitor Sorazuren gidaritzapean.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide