Reyes Azkoitia, ETB1eko 'Sukaldaria' saioko protagonista

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 20a, 18:05
Reyes Azkoitia, 'Sukaldaria' saioan. (Argazkia: ETB)

Reyes Azkoitia Bergarako bizilagun azkoitiarra ETB1eko 'Sukaldaria' saioko protagonistetako bat izan zen atzo, asteazkena. Joseba Argiñano sukaldariarekin batera pilotaz eta sukaldaritzaz hitz egin zuen Azkoitiak.

Duela 30 bat urte hasi zen Reyes pilotaren munduan eta ordutik hona sekulako bidea egin du, orduan neskak pilotalekuan ikustea zaila baitzen. Bergarako pilota eskolako arduradun izan zen Azkoitia, eta pilotari eta sukaldaritzari buruz aritu da, besteak beste azkoitiarra.

Reyes Azkoitia 16:15 eta 50:40 minutuetan ikus daiteke honako bideoan:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide