'Esku Harriak, Oteizaren (h)aria' ikuskizuna zapatuan, Balda plazan

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 20a, 17:00

Antonio Oteiza Fundazioak hainbat ekitaldi antolatu ditu artistaren omenez, eta zapatu honetan, hilak 22, Esku Harriak, Oteizaren (h)aria dantza eta bertso ikuskizuna izango da Balda plazan, 20:00etan, Mugmus Laborategia konpainiaren eskutik. Aitor Salegi bertsolariak girotuko du saioa.

Oteiza XX. mendeko arte sakratuaren autore esanguratsuenetarikoa da. Azkoitiko herriarekin duen lotura estua tarteko, 2007an herrian kokatu ahal izan zen bere izena daraman fundazioa, eskultorearen obra babesteko eta bere balioak, gogoetak eta filosofia hedatzeko xedez. Oteizak berak onartu izan du bere espiritua «nomada den arren, oso hemengoa, oso azkoitiarra» sentitzen duela bere burua. Horregatik guztiagatik, Antonio Oteiza Fundazioak antolatuta hainbat ekitaldi izango da herrian ekainaren 30era bitartean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide