Beningo kaleko umeen aldeko zozketa egingo dute udazkenean

Zozketatuko dituzten produktuak. (Argazkia: Floreaga)

Aurten ere martxan jarriko da udazkenean Beningo kaleko umeen Gazteak eta Garapena taldeak udazkenero antolatu ohi duen zozketa.

Zozketan bilduko den ditu guztia Beningo Salestarrak Porto Novon eta Cotonoun kaleko umeen alde duten aterpe eta eskolarako izango da. Dena sari bakarrean emango dute. Sabinoren harategian egongo dira ikusgai zozketako sariak, Kale Nagusian. Saria azaroaren 4an zozkatuko den ONCEko zenbaki sarituaren azken lau zenbakiekin bat datorrena izango da. Erreserba zenbakia, berriz, azaroaren 5ekoa izango da.

Anaitasuna, Eibar eta Real Sociedad taldeetako kamiseta bana, taldeetako futbolariek sinatutako kamisetak, Migel Zubizarreta 'Bolante' eta Maite Agirre 'Krispin' herriko margolarien koadro eder bana, Joseba Jatetxean bi lagunentzat bazkari edo afaria, Elikagune taldeak emandako janari aukeratuen saskia eta Xoxote artzain gazta zozkatuko dituzte Beningo kaleko umeen aldeko zozketan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide