Euriagatik, Gurea pilotalekuan egingo dute jaialdia Floreagako ikasleek

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 20a, 11:00
Gurea pilotalekua.

Floreaga Ikastetxeak ikasturte amaierako jaialdia egingo du gaur, ekainak 20, 19:30ean. Euria dela eta, ikastetxeak Gurea pilotalekuan egingo du jaialdia. 'Naizena, zarena, Floreagarena' da jaialdirako hautatu duten gaia.

Eguraldiaren arabera, leku bat edo beste izango zela aurreratuta zuen Floreaga Ikastetxeak. Ateri bazen, Oteiza frontoietan ziren egitekoak. Eguna bustitik esnatu da, eta ondorioz, Gurea pilotalekuan egingo dute jaialdia. Gogorarazi dute sarrera dutenek soilik izango dutela aukera ekitaldira sartzeko.

Marea Urdina ziurtagiria

Marea Urdinak Floreaga Ikastetxearen ikasturte amaierako ekitaldia baliatuko du «ikastetxeak azken urtean inklusioaren alde egin duen lana goraipatzeko eta errekonozitzeko», azaldu dute Marea Urdinetik. Floreaga Ikastetxeak joan den astea egin zuen 'Marea Urdina Naiz' ziurtagiriaren eskaera.
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide