Xabi Artetxek eta Gorka Zubizarretak Anaitasunako entrenatzaile postuan jarraituko dute

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 19a, 21:57

Xabi Artetxek eta Gorka Zubizarretak Anaitasunako mutilen eta nesken lehen taldeak zuzentzen jarraituko dute, hurrenez hurren, datorren denboraldian ere.

Artetxeren eta Zubizarretaren kontratua denboraldi amaieran bukatzen zen, baina entrenatzaileek lehen taldeak gidatzen jarraitzeko «erakutsi duten borondatearen ondorioz, eta klubak horrela erabakita». Mutilen eta nesken lehen taldeko entrenatzaileak izango da datorren denboraldian ere bi azkoitiarrak.

Xabier Artetxe, mutiletan

Hirugarren Mailako 21. jardunaldian hartu zuen entrenatzaile kargua Artetxek, Txerloian, Alaves B taldearen aurka jokatutako partidan. Harrezkero, eta denboraldia amaitu bitartean, 23 puntu batu zituen taldeak Artetxerekin; sei garaipen, bost berdinketa eta zazpi porrot guztira. Azken denboraldian, berriz, hirugarren sailkatu du taldea Gipuzkoako Ohorezko Mailan. 67 puntu batu dituzte gorrixek Artetxeren eskutik. 22 garaipeneko, berdinketa bateko eta 11 porroteko balantzea izan du taldeak; 71 gol egin eta 38 jaso ditu Anaitasunak.

Gorka Zubizarreta, nesketan

Amaitu berri den denboraldian ekin zion Zubizarretak Euskal Ligako nesken entrenatzaile lanari. Mailari eutsi dio taldeak bigarren itzuli bikain baten ondorioz. Aurten 35 puntu batu dituzte gorrixek, hamar neurketa irabazita, bost berdinduta eta hamabost galduta. 55 gol egin ditu Zubizarretaren taldeak eta 80 jaso.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide