Zahar egoitzetako langileek elkarretaratzea egin dute eliz atarian

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 19a, 14:40
Elkarretaratze jendetsua egin dute egoitzetako langileek. (Argazkia: ELA)

Greban jarraitzen dute Gipuzkoako zahar egoitzetako langileek, lan baldintzak eta nagusiei ematen dieten arreta hobetzearen alde; tartean dira hainbat azkoitiar. Maiatzean egin bezala, gaur eguerdian ere eliz atarian bildu dira langileak ELAk deitutako elkarretaratzean, eta ozen eskatu dituzte langileen «kalitatezko» lan baldintzak.

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek beste 26 greba egun deitu dituzte. Ekainaren 17an hasi ziren eta uztailaren 12ra luzatuko dute gatazka. Hori dela eta, eskualde bakoitzean mobilizazio agenda bat jarri dute martxan. Gaur, asteazkena, elkarretaratzea egin dute eliz atarian, eta bihar kotxe karabana egingo dute Zarauztik abiatuta. Halaber, elkarretaratzeak egingo dituzte Zarautzen eta Zumaian ostiralean eta zapatuan, hurrenez hurren.
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide