Doako autobusak Azpeitira, eskuzko herriarteko partidak ikustera joateko

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 19a, 13:23
Azkoitiarrak ezkerrean.

Udalak Azpeititik joan-etorria egiteko doako autobus zerbitzua jarriko du. Autobusa ostiralean, ekainak 21, Aizkibel Liburutegi pareko geralekutik aterako da.

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren finalerdietako partidak jokatuko ditu Azkoitian ostiral honetan, ekainak 21, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Lehen autobusa 21:00etan abiatuko da, eta bigarrena, 21:30ean. Autobusa erabili nahi duenak Liburutegi parera azaldu beharko du aipatutako orduan. Ez dago aurrez izena eman beharrik.

Pilota partidak 22:00etan hasiko dira Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Joaneko partidetan Azkoitiak bat eta bi galdu zuen. Kadete mailan 7 eta 22 Mikel Aranbarrik eta Joritz Astigarragak. Gazte mailan 19-22 galdu zuten Iñaki Azkoitiak eta Jagoba Urangak. Nagusienek, ordea, 22 eta 19 irabazi zuten Alex Juaristik eta Jon Juaristik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide