'Esku Harriak, Oteizaren (h)aria' ikuskizunak hartu du Balda plaza

Antonio Oteiza Fundazioak hainbat ekitaldi antolatu ditu artistaren omenez, eta gaur, zapatua, Esku Harriak, Oteizaren (h)aria dantza eta bertso ikuskizuna izan da Balda plazan, Mugmus Laborategia konpainiaren eskutik. Gaurkoan Aitor Salegi bertsolariak girotu du saioa.

 

 

Oteiza XX. mendeko arte sakratuaren autore esanguratsuenetarikoa da. Azkoitiko herriarekin duen lotura estua tarteko, 2007an herrian kokatu ahal izan zen bere izena daraman fundazioa, eskultorearen obra babesteko eta bere balioak, gogoetak eta filosofia hedatzeko xedez. Oteizak berak onartu izan du bere espiritua «nomada den arren, oso hemengoa, oso azkoitiarra» sentitzen duela bere burua. Horregatik guztiagatik, Antonio Oteiza Fundazioak antolatuta hainbat ekitaldi izango da herrian ekainaren 30era bitartean.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide