Ohorezko adiskide izendatu dute Antonio Oteiza

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 22a, 12:05
Argazkia: Azkoitiko Udala.

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak ohorezko adiskide izendatu du Antonio Oteiza, eta gaur goizean Intsausti jauregian izan den ekitaldian aurrena diploma eman eta ondoren domina ezarri diote.

Aurten, gainera, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Batzorde eta Gorteko Ordezkaritzaren eta Zuzendariaren aldaketen hirurtekoa dela-eta, Tradiziozko Batzorde Orokorra izan da lehendabizi. Bertan, Juan Bautista Mendizabal azkoitiarra izendatu dute Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko zuzendari berria. Ekitaldi horren baitan, Antonio Oteiza Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko ohorezko kide izendatu dute, eta diploma eta domina eskuratu ditu. Ekitaldiaren ondoren, Etxebeltz jauregian Antonio Oteiza Fundazioak eskaintzen dion erakusketari bisitaldia egin diote. 14:00etan, bazkaltzera joango dira Iturri jatetxera.

 

Juan Bautista Mendizabal zuzendari izendatu zuteneko unea.

 

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide