Dantzari txikiek girotu dute San Joan bezpera

Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko Kandiola eta Bizkargi dantza taldeetako ikasleek dantza emanaldia egin dute gaur arratsaldean, Balda plazan. San Joan bezperako ekintzen artean ohikoa da ikasleen emanaldia, eta urteko egunik luzeena baliatu dute hainbat dantza herritarrei erakusteko.

San Joan bezperako festaren ekitaldi garrantzitsuena gauean izango da. 22:00etan, Balda plazan, sua piztuko dute Anaitasuna Kakute Xake taldeko eta Iraurgi Abesbatzako kideek, Sahatsa Dantza Taldearen, Iraurgi Abesbatzaren, Parrokiako Abesbatzaren eta Azkoitiko Musika Bandaren laguntzarekin. Festarekin jarraitzeko, Bizkargi eskolako dantza taldeak 'XI. Zatoz Dantzara Balda Plazara' emanaldia aurkeztuko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide