Floreaga Ikastetxearen ikasturte amaierako jaialdia, ostegunean

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 19a, 10:20

Floreaga Ikastetxeak ikasturte amaierako jaialdia egingo du datorren ostegunean, ekainak 20, 19:30ean. Ikastetxeak aurtengo ekitaldirako hautatu duen gaia da 'Naizena, zarena, Floreagarena'.

Eguraldiaren arabera, leku bat edo beste izango du Floreaga Ikastetxeak ostegunean egingo duen jaialdiak. Ateri bada, Oteiza frontoietan egingo dute jaialdia, eta sarrera librea izango da. Euria bada, ordea, Gurea pilotalekuan egingo dute jaialdia, eta gainera, sarrera dutenek soilik izango dute aukera ekitaldira sartzeko.

Marea Urdina ziurtagiria

Marea Urdinak Floreaga Ikastetxearen ikasturte amaierako ekitaldia baliatuko du «ikastetxeak azken urtean inklusioaren alde egin duen lana goraipatzeko eta errekonozitzeko», azaldu dute Marea Urdinetik. Floreaga Ikastetxeak joan den astea egin zuen 'Marea Urdina Naiz' ziurtagiriaren eskaera.
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide