Sostenipe festa ospatuko dute ostiralean Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 19a, 08:06

Ostiral honetan, ekainak 21, Sostenipe festa izango da Matadeixen, Azkoitiko Sostenipe Talde Feministak antolatuta.

21:00etan pintxo-potea egingo dute, eta ondoren, 23:00etan, kontzertuak egongo dira: Nize taldea eta Fina y segura disko jartzailea. Gainera, gau osoan zehar mojitoak eskainiko dira Matadeiko barran. Festarako sarrera bost eurokoa izango da.

Sostenipe festaz gain, Matadeixeren 23. urteurreneko egitarauaren baitan, hainbat ekintza izango dira Matadeixen asteburuan. Zapatuan, ekainak 22, auzolanean ariko dira 10:00etatik aurrera eta igandean, ekainak 23, Sue ta patatie izango da, 22:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide