Ezingo da autorik aparkatu herriko plazan datorren asteartera arte

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 19a, 08:12
Herriko plaza, 3x3 Futbol Festarako prestatzen. (Argazkia: Maxixatzen)

Gaur, ekainak 19, hasiko da 3x3 Futbol Festa Azkoitian. Herriko plazan izango dira neska-mutilen futbol partidak, eta ondorioz ezingo da autorik aparkatu datorren asteartera arte.

Gaur goizean goiz hasi dituzte Futbol Festarako prestaketa eta muntaketa lanak. Arratsaldean, 16:00etan, hasiko dira futbol partidak, eta igandera arte etenik gabe arituko dira Azkoitiko eta inguruko herrietako gaztetxoak. Datorren asteartera arte, ekainak 25, ezingo da autorik aparkatu herriko plazan, astelehenean hasiko baitira okerrik ezean desmuntatze lanak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide