Adinekoen egoitzetako langileak greban

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 18a, 13:16

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileen gatazkan beste 26 greba egun deitu ditu ELAk, ekainaren 17tik uztailaren 12ra. Hori dela eta, hainbat mobilizazio izango dira datozen egunetan eskualdean. Azkoitian, esaterako, asteazken honetan, ekainak 19, kontzentrazioa egingo dute parrokiaren aurrean, 12:00etan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide