Helduen hezkuntza eskolako matrikulazioa, zabalik

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 18a, 10:05

Helduen Hezkuntza Iraunkorrerako zentroak (HHI) 2019-20 ikasturterako matrikulazio datak eta Azkoitiko zentroko eskaintza jakinarazi ditu.

Joan den otsailetik, Bizenta Mogel kaleko 4. zenbakian kokatuta dago helduen hezkuntza eskola. Zentroak datorren ikasturterako matrikulazio epea ireki du, eta ekainaren 17tik 27ra eman beharko da izena, 10:00etatik 13:00etara.

Eskolara 100 ikasle inguru joaten dira gaur egun, gehienak alfabetatzera. Gainera, euskaraz edo gaztelaniaz moldatzeko oinarrizko komunikazio gaitasunak eskuratzeko aukera dute bertan. Zentroak aukera gehiago ere eskaintzen ditu. Asteazkenetan, esaterako, literatur taldea biltzen da, irakurketa eta idazketaren garapena lantzeko, bi hizkuntzetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide