Pentsio duinak eskatzen jarraitzen dute pentsiodunek

Pentsiodunak plazan elkartu dira beste astelehen batez, urtebete baino gehiagoan eskatzen ari diren pentsio duinen alde.

Astelehero bezala, 12:00etan elkartu dira dozenaka herritar, pentsio «duinak eta KPIaren araberakoak» eskatzeko. Gaur ere dozenaka herritarrek eman diote babesa deialdiari, Herriko Plazan. Datorren astelehenean ere 12:00etan egingo dute elkarretaratzea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide