Andramaixek 2019

Zabalik da andramaixetako film laburren lehiaketan parte hartzeko izen ematea

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 17a, 10:31
Iazko parte hartzaileak eta udal ordezkariak.

Abian da Andramaixetako IX. Laburmetrai Lehiaketa, eta parte hartu nahi duten taldeentzat zabalik egongo da izen ematea gaurtik uztailaren 5era bitartean.

Aurten 'Beldurra' izango da gai nagusia eta beldurrarekin loturikoak izan beharko dute film laburrek. Ekainaren 7an aurkeztu zituen Udalak lehiaketaren oinarriak. Bestalde, filmen luzera aldatu da oinarrietan. Aurreko urteetan gehienez 4-10 minutukoak izatea eskatzen zen, eta aurten 12 minutura igo dute luzera. Gehienez, beraz, 12 minutukoak izango dira lanak. Gutxiengo denborarik, berriz, ez da zehazten. Filmak aurkezteko azken eguna abuztuaren 7a izango da eta beti bezala, film laburrak andramaixetan, abuztuaren 15ean, proiektatuko dira herriko plazan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide