Jose Mari Zubizarreta frantziskotar azkoitiarra hil da

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 17a, 12:30
Jose Mari Zubizarreta frantziskotarra.

Joan den asteazkenean, ekainak 12, Paraguaiko Villarrica udalerrian hil zen 83 urte zituela Jose Mari Zubizarreta, Azkoitiko Martirieta auzoko Zendoia baserriko frantziskotarra.

Urte asko egin zituen Zubizarretak Paraguain eta Azkoititik kanpo bizitzen. Tarteka Azkoitira etortzen zen bisitan; azkenengo aldiz, joan den otsailean etorri zen Urrategi eta Martirieta auzoetara meza ematera. Ekainaren 12an bihotzekoak emanda hil zen Zubizarreta. Atzo, igandea, bere aldeko meza izan zen parrokian.

2019ko otsailean Azkoitira egindako bisitan Ibon Errazu Uriak ateratako argazkiak.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide