Oletako eguna jai giro ederrean ospatu dute

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 17a, 09:05

Joan den igandean Trinitate festa ospatu zuten Zumarraga eta Azkoitia artean dagoen Oleta mendian (837 m). 12:00etan meza entzun zuten bertaratu ziren hainbat mendizalek, eta ondoren trikitilariek alaitu zuten festa. Eguerdian auzo bazkaria egin zuten dozenaka lagunek, eta arratsaldean erromerian gozatu zuten dantzariek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide