Plazaberri jendez gainezka Azkoitiko Musika Bandaren kontzertuan

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 16a, 10:33

Jendetza erakarri zuen atzo, zapatua, Azkoitiko Musika Bandaren emanaldiak. Garai eta estilo desberdinetako kantu ugari eskaini zituzten. Carlos Muñoz zuzendariak gidatu zuen kontzertua, eta Julen Etxaniz aritu zen aurkezle eta kantari lanetan. Elvis Presley, Michael Jackson, The Rolling Stones, The Police, Nicky Jam, Luis Fonsi, J. Balvin, Juanes, Celtas Cortos, Formula V, Ennio Morricone eta Chingon taldeen eta bakarlarien doinuak eskaini zituzten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide