Herriko baserritarrak omendu ditu parrokiako taldeak

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 13a, 11:05

Azkoitiko baserritarrak omendu zituen atzo arratsaldean Azkoitiko Andra Mari Zeruratze Parrokiako Taldeak. Omenaldiaren aurretik lurraren zaintzari lotutako hitzaldia entzun zuten bertaratu zirenek, eta ondoren guztiek batera afaldu zuten. Guztira, 70 lagun inguru bildu ziren Elkarguneko aretoan, aldaketa klimatikoari aurre egiteko bizi eredu berri batzuen planteamenduaz hitz egiteko eta herriko baserritarrei bere lana eskertzeko.

«Ekintza txikiak eginez hasi behar da, baina hasi egin behar dugu. Ez dugu behar daukagun guztia. Askoz gutxiagorekin bizi gintezke». 2019/2020 ikasturtean zehar gai hori jorratuko du parrokiako taldeak, bizi eredu berri baten alde.

Argazkiak eta bideoa: Parrokiako taldea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide