Udalak umeentzako jolasgune estalia inauguratu du

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 11a, 17:25

Atzo, astelehena, zabaldu zuten Gaztaneneako parke estali berria. Egurrezko etxetxoa, txirrista, kulunkak eta beste hainbat aktibitate ditu. Atzo arratsaldetik daude horiek guztiak erabilgarri, eta umeek pozik estreinatu zituzten. Gaur, berriz, udaleko ordezkariek inauguratu dute jolasgunea ofizialki. Javier Zubizarreta alkatea izan da bertan, Ana Azkoitia eta Miguel Angel Bastida zinegotziek lagunduta.

  

Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga Ikastetxeko eta Bizilore Eskola Aktiboko ikasleak izan dira parkeko ekipamendua edo jokoak aukeratu dituztenak bozketa bidez, eta orain jolastea eta gozatzea egokitzen da. Gainera, parkeak egokitutako gune bat du, ume guztiek izan dezaten gunea partekatzeko aukera. Parke estaliaren aurrekontua 149.374,51 eurokoa izan da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide