Osakidetzako tramiteak Internet bidez egiten ikasteko ikastaroa

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 11a, 13:49

Osakidetzako tramiteak Internet bidez egiten ikasteko ikastaroa antolatu du Azkoitiko KZguneak. Modu horretan, Azkoitiko anbulatorioko tramiteak arindu eta arreta pertsonalizatuagoa eskaini nahi dute.

'Osakidetzako tramiteak online' egiteko ikastaroa Azkoitiko KZguneak antolatu du, eta uztailaren 11n eta 12an eskainiko dute. Saioak Elkargunean eskainiko dira, 18:00etatik 20:00etara.

Interesa dutenek Jausoroko anbulatorioan (943 007 610) edo KZgunean (943 02 63 19) eman dezakete izena. Azkoitiko osasun etxeak herritarrak animatu nahi ditu Osakidetzaren webgunetik ordua hartzera eta osasun karpetak eskatzera. Modu horretan, pazienteak hainbat abantaila izango ditu bere osasun egoeraren jarraipena egiteko edota familia medikuarekin, erizainarekin edota emaginarekin hitzordua eskatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide