Bizkargi Eskolako ikasleek 'Emozioak' jaialdia eskainiko dute ostiralean

Datorren ostiralean, ekainak 14, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek 'Emozioak' jaialdia eskainiko dute, Baztartxo Antzokian.

19:00etan hasiko da ostiralean, ekainak 14, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako neska-mutilen jaialdia, Baztartxon. Nerea Goikoetxeak emozioen inguruan egin du aurtengo jaialdia; Gorka Errezilek zuzenduko du. Partehartzaile ugari izango dira, adin guztietako ikasleek parte hartuko dute, txikienetatik hasi, gurasoak eta baita adin guztietako helduak ere. Besteak beste, musikariak, orkestra, abesbatza, euskal musika tresnak eta dantzariak igoko dira Baztartxoko agertokira. Halaber, jaialdia inklusiboa izango dela jakinarazi dute; Marea Urdineko kideek parte hartuko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide