Unai Amenabarrek irabazi du Pobla de Farnalseko itsas zeharkaldia senior kategorian

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 11a, 09:20
Unai Amenabar podiumean.

Joan den igandean, ekainak 9, Pobla de Farnalseko (Valentzia) 2.000 metroko V. itsas zeharkaldian parte hartu zuen Unai Amenabar (Azkoitia, 1995) igerilariak, eta lehen postuan sailkatu zen gizonezkoen senior kategorian.

Sailkapen orokorrari dagokionez, berriz, 10. postuan amaitu zuen zeharkaldia azkoitiarrak, 00:32:09 denbora eginda, 01:23ko erritmoan. Zubiaurre Igeri Elkarteko kidea da Amenabar. Guztira, 494 kidek parte hartu zuten, eta bera izan zen proba amaitu zuen lehen igerilari euskalduna.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide