Udal Musika Bandak kontzertua emango du zapatuan, Plazaberrin

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 11a, 09:32
Udal Musika Banda, Plazaberrin.

Azkoitiko Udal Musika Bandak azken urteetan ohikoa bihurtu den kontzertua eskainiko du Plazaberrin.

19:00etan hasiko da musika bandaren emanaldia, eta kantu ugari eskainiko dituzte, garai eta estilo desberdinetakoak. Carlos Muñoz zuzendariak gidatuko du kontzertua, eta Julen Etxaniz arituko da aurkezle eta kantari lanetan. Elvis Presley, Michael Jackson, The Rolling Stones, The Police, Nicky Jam, Luis Fonsi, J. Balvin, Juanes, Celtas Cortos, Formula V, Ennio Morricone eta Chingon taldeen eta bakarlarien doinuak eskainiko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide