Ibon Beitia, hirugarren IV. Ibardingo Igoeran

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 10a, 09:22
Ibon Beitia lasterketan. (Argazkia: Eguzki Sport)

Auto lasterketa batean parte hartzen zuen lehen aldia zuen Beitiak, eta hirugarren postua lortu zuen, Ibardinen.

Ibon Beitia Zuazolazigorraga pilotu azkoitiarrak hirugarren postua lortu zuen zapatuan, ekainak 8, IV. Ibardingo Igoeran. Nafarroa eta Lapurdi artean kokaturik dagoen mendatea da Ibardin, Bera herria alde batetik eta Azkaine eta Urruña bestetik lotzen dituena. Speed Car GT1000 autoarekin eta sei zenbakiarekin aritu zen Beitia.

Lehen aldiz parte hartu zuen auto lasterketa batean azkoitiarrak. Bi aldiz egin zuten igoera. Lehen igoera bi minutu eta 57 segundoan egin zuen azkoitiarrak. Hirugarren denborarik onena ezarri zuen Beitiak. Eguneko bigarren igoeran, berriz, bi minutu eta 59 segundo behar izan zituen; bigarren denborarik onena egin zuen azkoitiarrak bigarren igoeran. Lehen sailkatuak baino sei segundo gehiago behar izan zituen guztira Beitiak. Laugarren sailkatuari hiru segundo baino gehiago atera zizkion azkoitiarrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide