Auto eta moto baten arteko istripua izan da Ibaiondon

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 8a, 15:00
Argazkia: Maxixatzen.

Auto baten eta moto baten arteko istripua izan da Ibaiondo kaleko biribilgunean, Altzibarrerako noranzkoan, 14:30ak aldera. Autoak motoa jo du, eta ondorioz moto gidaria zauritu da ezbeharrean, eta osasun zerbitzukoek artatu behar izan dute istripua gertatu den lekuan. Ertzainak, udaltzainak eta anbulantzia joan dira istripua izan den lekura.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide