Mus eta seiko urre txapelketak jokatu dituzte Plaza Ondo elkartean

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 8a, 12:13

Atzo, ekainak 7, seiko urre eta mus txapelketak jokatu zituzten Plaza Ondo Jubilatuen Elkartean. Hamabost bikotek eman zuten izena seiko urre txapelketan, eta bederatzik mus txapelketan. Giro onean jokatu zituzten bi txapelketak.

Txapelketaren ondoren, parte hartzaile guztiak afaltzeko elkartu ziren giro ederrean. Azkenik, sari banaketari ekin zioten. Hauek izan ziren irabazleak:
 
Musean txapeldunak: Ignacio eta Manuel Etxaniz anaiak. Bigarrenak:Jose Sudupe eta Jesus Osinalde.
Seiko urrean txapeldunak: Mª Amparo Sayare eta Julian San. Bigarrenak: Juli Arregi eta Vicenta González.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide