Gaur hasiko gara banatzen ekaineko Maxixatzen aldizkaria

Gaur, ekainak 7, hasiko gara banatzen ekaineko Maxixatzen aldizkaria. Azalera Olinpia ekarri dugu, eraikina eraitsi zutela hamar urte bete baitira aurten.

Azalera Olinpia eraikina ekarri dugu ekaineko Maxixatzen alean. 2009an eraitsi zuten eraikina, hamar urte bete dira aurten Olinpia bota zutela, eta bere historiarekin eta bertan bizitako bizilagunen oroitzapenekin erreportajea osotu du Maxixatzenek.

Atal nagusi horrez gain, hilabetea argazkietan jaso dugu eta Eneritz Artetxe Erniarraitzeko kideak 'Azkoitia, gure herri maitia...' gaitzat hartuta bi bertso egin ditu. Hileko argazkixe, iritziak eta iritzi grafikoa, publierreportajeak, Kepa Alberdiren herriko erruki etxeen eta ospitaleen inguruko artikulua, Komunitatien leixue, jolasak, udal hauteskundeen emaitzen orria, ekaineko agenda eta beste hamaika kontu jakiteko aukera ere izango da ale berrian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide