Oporretara joateko bidaia zozkatuko du Herrixen elkarteak

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 7a, 11:13

Herrixen Azkoitiko Merkatarien Elkarteak udako kanpaina abiatu du, eta oporretara joateko bidaia bat zozkatuko du herriko dendentan erosten dutenen artean.

Azkoitiko dendetan erosteagatik errifa bana emango dute herriko merkatariek, eta horrekin Herrixen merkatari elkarteak zozkatuko duen oporretarako bidaia baten zozketan sartuko dira erosleak eta bezeroak. Ekainaren 24an egingo dute zozketa, eta azaldu dutenez zenbaki irabazlea agertuko ez balitz erreserbako zenbakiri emango diote saria. Saria jasotzeko hamabost egun izango ditu zenbaki irabazleak. Jakinarazi dute, halaber, bidaiaren balioa ezin dela dirutan trukatu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide