Unibertsitatean ikasketak hasiko dituzten emakumeei zuzendutako 1.000 euroko bi beka emango ditu Sarrallek

Babestutako albistea 2019ko eka. 6a, 17:23

SARRALLE GROW deritzon urte anitzeko beka- programaren I. edizioa abian jarri dugu Sarrallen, gizonen eta emakumeen arteko arrakala teknologikoa geldiarazten laguntzeko eta zuzendaritza eta erantzukizun postuetan emakumeen presentzia sendotzeko.

Jabetzen gara emakumeen jarduerak gizonezkoena baino txikiagoa izaten jarraitzen duela. Askotariko faktoreak ditugu horren oinarrian, hala nola faktore kulturalak nahiz sozialak, bai eta gaur egungo lan- merkatuaren idiosinkrasia bera ere. Botereari dagokionez ere, emakumeek, era berean, botere gutxiago dute. Merkatu berrietan eta normalean gizonezkoenak direla esaten den lanetan gero eta presenteago badaude ere, emakumeen kopurua murriztu egiten da kategoria profesionalak gora egiten duen heinean, eta ia desagertu egiten da zuzendaritza- eta erantzukizun-karguetan.

Horregaitik, Sarralletik errealitate hori aldatzen lagundu nahi dugu eta horretarako hurrengo kurtsoan edozein unibertsitatean gradu bikoitzeko ikasketak hasten dituzten emakumeei 1.000€ kurtsoko ordaintzeko konpromesua hartzen dugu. Gainera, ingeniaritza- esparruan eta korporazioko departamentuetan ordaindutako praktikak egiteko aukera izango dute udako partean, eta baita gradu amaierako proiektua egiteko ere, beren ikasketak garatu nahi dituzten Taldeko dibisioan.

Interesa dutenek ekainaren 30era arte aurkeztu ahal izango dute eskaera, eta irailaren 9ra arteko epea izango dute agiriak emateko. Aukeratutakoen izena 2019ko irailaren 11n jakinaraziko da.

Bekei dagokien informazio guztia Sarralleren webgunean, Careers zatian dago eta interesa dutenek bertatik izen ematea egin ahal izango dute eta eskatzen diren dokumentuak atxikitu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide