Iñaki Loinaz, bigarren San Vicente de la Barquerako triatloi esprintean

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 5a, 17:36
Iñaki Loinaz, San Vicente de la Barqueran.

Iñaki Loinaz (Azkoitia, 1991) atleta azkoitiarrak bigarren postua lortu zuen joan den zapatuan, San Vicente de la Barqueran (Kantabria, Espainia).

San Vicente de la Barquerako (Kantabria, Espainia) triatloi esprinta bigarren postuan amaitu zuen Iñaki Loinaz ANB Triathlon Team taldeko atleta azkoitiarrak. 750 metro igeri eginez hasi zuen proba Loinazek, ondoren 20 kilometro egin zituen bizikleta gainean, eta amaitzeko, bost kilometro egin behar izan zituen korrika. Loinazek bigarren amaitu zuen proba. Bere bi taldekide bat lehena izan zen, eta beste bat hirugarrena. Ondorioz, taldekako lehen postua lortu zuen Loinazen ANB taldeak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide