Ondasun Higiezinen gaineko zerga datorren ostiralean kobratuko da

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 5a, 10:16

Ostiral honetan kobratuko zaie Ondasun Higiezinen gaineko zerga erreziboa helbideratuta dutenei.

Erreziboak helbideratuak dituztenei jakinarazten zaie datorren ostiralean, ekainak 7, 2019ko Ondasun Higiezinen gaineko zerga kobratuko zaiela. 

Helbideratu ez diren erreziboak posta arruntaz bidali dira, eta ekainaren 14rako erreziboa etxean jaso ez duen zergadunak Azkoitiko Udalaren herritaren harrera zerbitzuko bulegoan eskatu beharko du. Borondatezko epea, errezibo hauek ordaintzeko, uztailaren 1ean amaitzen da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide