Jasokunde Kooperatibako batzar nagusia egingo dute igandean, Baztartxon

Datorren igandean, ekainak 9, Jasokunde Kooperatibako bazkideen batzar nagusia egingo da Baztartxo antzokian. Lehen deialdia 11:30ean izango da eta bigarrena, 12:00etan.

Kooperatibak ohar batzuk eman ditu igandera begira. Bazkideak eta ordezkoak batzarreko partaide izateko, ezinbestekoa izango da bazkide txartela aurkeztea. Gainera, pertsona bakoitzak gehienez beste bi ordezkatu ditzakeela jakinarazi dute. Opari banaketan batzarrera agertzen diren guztiek parte hartuko dute. 104 urte bete ditu aurten Jasokunde Kooperatibak eta egun 620 bazkide ditu.

Honako hau izango da bazkide horiei guztiei batzarrean azalduko zaien gai zerrenda:

- 2018-06-03 Batzar Nagusiko aktaren irakurketa eta onarpena.
- 2018ko Urteko Kontuak eta Balantzearen onarpena.
- 2018ko Kudeaketari buruz Zaintza Batzordeko txostena.
- 2018ko emaitza ekonomikoak.
- Bazkideentzat abantailak.
- Galderak eta eskariak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide