Dozenaka xake jokalari bildu ditu Gaztedi finalak

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 16a, 11:21

Gaur goizean #izanezberdin Gaztedi finala jokatu dute Anaitasunako kideek Gurea pilotalekuan. Guztira 32 taldek parte hartu dute, lauko taldeetan banatuta. Lehiakideak bi kategoriatan banatu dira: handiak eta txikiak. Talde bakoitza lau jokalarik eta bi ordezkok osatu dute.

Aurten, gainera, parte hartzaile kopurua handitu dute eta jokoaren sistema aldatu dute: Kopa sistemaren ordez, 5 txandako suitzar erara. Horrela, aukera gehiago izan dute lehiakideek amaierara arte borrokatzeko.

Cesar Montolio izan da epaile nagusia, Miriam Muñoz, Christian Sánchez, Carlos Sánchez, Imanol Larrañagak eta Anaitasuna Xake Taldeko hainbat kidek lagunduta. Txapelketa Kutxa Fundazioak, Gipuzkoako Xake Federazioak, Anaitasuna Kakute Xake Taldeak, Azkoitiko Udalak eta Graphic’s-ek antolatu dute.

Ikusi sailkapenak loturan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide