Herriko baserritarren lana eskertzeko ekimenak antolatu ditu Parrokiak

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 5a, 16:28

Andra Mari Zeruratze parrokiako taldeak antolatuta, lurraren zaintzari lotutako hitzaldia, afaria eta omenaldiak antolatu ditu ekainaren 12rako. 19:00etan hasiko dira ekitaldiak, eta parte hartzeko sarrera 10 eurokoa izango da.

Azkoitiko baserritarrak omenduko ditu Azkoitiko Andra Mari Zeruratze parrokiako taldeak. Lurrarekin lotura duten hainbat ekimen antolatu ditu ekainaren 12rako, asteazkena, Elkargunean. 19:00etan, hitzaldia eskainiko du Nerea Arrizabalagak. 'Natu zainduz bizi' izenburupean, gaur egungo aldaketa klimatikoaren aurrean zer egin daitekeen azalduko du, eta ezbaian jarriko dute mugarik gabeko kontsumoa. Aurrez, gainera, gaiari lotutako dokumental labur bat eskainiko dute.

Ondoren, afaria egingo dute, eta afalostean eskertza-omenaldia egingo diete Azkoitiko baserritarrei. Sarrerak dagoeneko eros daitezke Ñam Ñam gozoki dendan, Orbela tabernan, Arambarri drogerian eta parrokiko sakristian. Sarreren prezioa 10 eurokoa da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide