Haur andana XXXVII. Ikaskirol Krosean

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 9a, 16:20

37. Ikaskirol Krosa izan da gaur eguerdian herriko kaleetan, Ikaskirol taldeak antolatuta. HH05eko ikasleetatik hasi eta DBH2 mailara arteko neska-mutilek parte hartu dute lasterketan. 10:30ean hasi dira parte hartzaile txikienak, eta proba guztiak 12:30 aldera amaitu dira. Ondoren, maila guztietako parte hartzaileen artean opariak zozkatu dituzte. Azkenik, sari banaketari ekin diote Plaza Berrin jarri duten oholtzan.

Urtero bezala, Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxe ezberdinetako hainbat ikaslek parte hartu dute; guztira, 900 ume inguruk egin dute lasterketa Plazaberri eta Ibaiondo inguruetan.

Lasterketa amaitutakoan sari banaketari ekin diote, eta LH 5etik DBH 2ra arteko ikasleentzat izan dira sariak, zehazki, lehen hiru neska-mutilentzat. Sari banaketan, ordea, opariak ere zozkatu dituzte lasterkari guztien artean. Horrez gain, parte hartzaile guztiek domina jaso dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide